2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

BUKATU EGIN DA!

PLE-EHU PROIEKTUA OFIZIALKI BUKATU EGIN DUGU!!!!!!

Espero dugu gure ideiak baliogarriak aurkitu izana eta ESKERRIK ASKO GURE BLOGA BISITATU DUZUEN HORIEI!

Primeran pasatu dugu lan hau eginez, eta pixkanaka pixkanana joan gara aurreratzen presiorik gabe taldeak lana ondo kudeatu zuelako hasieratik.

AGUR, ETA BERRIZ ERE GURE SARRERAK IRAKURTZEAGATIK EDOTA GURE YOUTUBEKO KANALA BISITATZEAGATIK.

Orain goza dezagun aste hau Enekok zeregin gehiago bidaltzen dituenerarte...  ALWAYS LOOK ON THE BRIGHT SIDE OF LIFE..


BAKARKAKO GOGOETA:

JON:


Ning-en sartu nintzen lehen aldian ez nuen ezer ulertzen, ez nekien lanaren helburua, zeintzuk ziren erabili behar ziren tresnak, zertarako, zergatik... Nahiko galduta nengoen hasiera batean. Ondoren, gure tutorea (Ibon Gutierrez)ezagutu genuen eta bere laguntza eskergarriarekin lana bideratzen hasi ginen. Taldean lan egitea daukan abantailaz baliatu ginen ideia onak aukeratzeko. Horretaz gain, sarean lan egiteko tresna berriak ezagutu ditugu Powtoon, Movie Maker, Voki... gure tutorearen bitartez eta azken honek erantsi digun informismoarekin aritu gara lanean, ahalik eta hoberen egiteko. Irakasle Funtzioan emandako edukiak modu egoki batean ikasi ditugu, modu praktikoan.



Bukatzeko, nire lankideen lan bikaina nabarmendu nahiko nuke baita gure tutoreak eman digun laguntza paregabea ere.

Hona hemen nire Symbaloo-a:


2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

BAKARKAKO GOGOETA:

ANDONI:


Nik lan honen bidez lortu ditudan helburuak honako hauek dira. Lehenik eta behin, lan honetan gauden lau taldekideak ezagutzeko aukera izan dut honela elkarlana hobetuz gerora klasean erosoago sentitzeko, baita tutore baten agindupean lan egiteko aukera ere, baina tutorea oso talde murriztuentzat, gure kasuan Ibon geneukan tutore moduan. Beste alde batetik, metodo berriak erabiliz lan egiteko aukera eskaini digu Blogger, Symbaloo edota beste baliabide informatikoekin, hauek inoiz erabili ez izanda ere kontrolatzeko nahiko errezak zirenez ongi moldatu ginen. Bukatzeko lanean giro ona egon zenez lana gustora egitea lortu genuen guztiok lan egiteko prest geundelako momentu orotan beste planik ez bagenituen.



BAKARKAKO GOGOETA:

AMAIA:


PLE-EHUko Ning orrialdean egin behar genuen lanaren ideia hasiera batean ez zitzaidan bat ere gustatu. Normalean ez zaizkit gauzak online egitea gustatzen, eta nahiago dut paperean egitea, edo aurkezpenak eta antzekoak... Baina bueno, nire taldearekin batu ostean konturatu nintzen zelan pixakanaka pixkanaka ideia oso on asko bururatzen zitzaizkigun, eta martxan jartzen hasi ginen. Gainera, Eneko irakaslearen laguntza handia jaso dugu, beti egon delako prest, edozein momentutan, gurekin lan egiteko, gu gidatzeko, laguntzeko, etab. Izan ere, bere bulegoan molestatzen geunden ira egunero, eta berak kexarik ez! Gainera, gauzak nola egin behar genituen argi genuenean, martxan jartzerako orduan, gure tutorea izan den Ibon Gutiérrez-en laguntza izan dugu. Hau da, beti egon gara ondo komunikatuta, eta berak baliabide berriak erakusten zizkigun gure lanak martxan jartzeko [Voki, Powtoon, MovieMaker, aTubeCatcher...] eta pixka bat gidatzen gintuen, hori baitzen gehien behar genuena.

Konklusiolez, esan beharra dut pilo bat gustatu egin zaidala lana eta gainera nire taldearekin erlazio hobeagoa dut orain hasi ginenean baino. Hori DAL lanerako oso lagungarria izan da gainera, eta orain lanak egiteko online dauden baliabide pilo bat ezagutzen ditut. Primerako izan da lan hau!



BAKARKAKO GOGOETA:

ANE:

Orokorrean, irakasle funtzioa irakasgaia nahiko ongi kontrolatzen dudala uste dut, baina lan hau egin ostean, ezagutzen nuena baino askoz gehiago ikasi dudala uste dut. Horrela ikasteko metodoa asko gustatu egin zait ez dudalako horrelakorik inoiz erabili. Hau da, nire lehen aldia izan da. Ezagutza berriak jasotzeaz aparte, aplikazio berriak erabiltzen ere ikasi dut; esaterako Prezi, Powtoon, Voki, MovieMaker, aTubeCatcher... Aplikazio berri hauek igotako Symbaloo berrian ikus deitezke; lehenengo Symbalooan aplikazio gutxi ezagutzen nituen, baina oraingoan askoz gehiago ikus daitezke. Aplikazio hauek berriak izan dira niretzako eta zenbait zailtasun aurkitu ditut, adibidez, Ning sare soziala nola zihoan harrapatzea asko kostatu zitzaidan baina gure tutorearen [Ibon Gutierrez] laguntzari esker aurrerantz joan gara. Berak lagundu gaitu arazoak ebazten ikastera, metodo berriak ikasten lana ondo egiteko, azalpenak ematen, gurekin geratzen eta hitz egiten... hau da, komunikazio bikaina izan du taldeak tutorearekin eta horri esker, lana lantzeko errazago ikusi dugu. Tutorearekin batera, Eneko irakasleak ete asko lagundu gaitu tutorialekin, klaseetan emandako informazioarekin eta azalpenekin, ESKERRIK ASKO BENETAN!




2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

John Ruskin

"Educar a un niño no es hacerle aprender algo que no sabía, sino hacer de él alguien que no existía".

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

NOR EDO NOLAKOA IZAN DAITEKE IRAKASLE BAT?

Irakasle bat bere jokaeraren arabera hainbat mota desberdinetakoa izan daiteke hainbat gauzaren arabera:

- Belbinen lan egiteko rolak.
- Pentsamendu estiloak.
- Garapen morala.
- Locus of control-a.
- Ikasteko estiloak.
- (...)

Jendeak horien arabera jokatzen du eta horiek baldintzatzen dute pertsonen portaera. Eta irakasleak pertsonak direnez... Horren araberakoak dira ere!

Hemen daukagu teoria pixka bati aplikaturiko eredu bat; Peio irakaslearena hain zuzen. Oso modu entretenigarri batean kontatua eta musika paregabeaz lagundua!



2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

IRAKASLE BATEN IBILBIDE PROFESIONALA.



Irakasle baten ibilbide profesionalak BOST ETAPA ditu [21, 28, 30, 40 eta 55 urteen inguruan gertatzen dena gutxi gora behera], eta etapa horiek adin berdinean ematen dira irakasle guztietan. Horiek azaltzeko modurik egokiena abesti bat sortzea iruditu zaigu, hain zuzen ere. "Ni Naiz Irakasle" deitu diogu eta hontan, etapa bakoitzean irakasleen artean ohikoenak diren pentsamenduak, sentimenduak eta eginkizunak islatzen saiatu gara. Gainera, eta zuen erosotasunerako, letra jarri dugu abestian entzuten duzuen heinean irakurtzeko aukera izateko ere. Espero dugu zuen gustokoa izatea!



YouTuben ikusteko egin ezazu click HEMEN [Bideoaren kalitatea hobea da YouTuben]

Oharra (Amaia Gómez): Nire ahotsa entzun behar izan duzuenei... ASKO SENTITZEN DUT!

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

[MOTIBAZIOA + TIPULAREN EREDUA]


Beraz, hemen dugu Aneren istorioa. Institutua bukatu zuenetik andereño bilakatu zen momenturarte gradu hori aukeratzera eraman zioten motibazio motak bereziki aztertuz. 


[YOUTUBEN IKUSTEKO EGIN CLICK HEMEN]


Gainera, Anek harritu egin gintuen tipularen ereduaren teoria asmatu egin zuenean, hura gaur egun irakaskuntzan oraindik ematen delako eta oso inportantea bilakatu zelako denbora gutxian. Baina, lasai ez baduzue horri buruz oraindik ezer entzun... Horretarako beste bideo bat sortu dugu-eta.


[YOUTUBEN IKUSTEKO EGIN CLICK HEMEN]


Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta berriz ere eskerrik asko gure bloga irakurri eta bisitatzeagatik!



♥ Musuak Aneren partez ere ♥

ANEREN ISTORIOA!

Oraintxe bertan igoko dugu Aneren istorioa eta nola heldu zen andereño izatera.

Horretarako, PREZI programaren laguntza behar izan dugu, horrelako lan eta tutorialetarako oso oso egokia iruditzen zaigun eta edonork online eskura dezakeen erreminta.


Espero dugu zuen gustokoa izatea ♥

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA:


Gure lehen lanerako aukeratu dugun bideoan aurpegi famatu bat ikusiko duzue, irakurleok... Andoni Goyoaga Unibertsitateko irakaslearena hain zuzen! Ikaragarria bada ere, Interneten aurkitu ditugu bere "etxean ikasi" YouTube saileko hainbat bideo, eta haien artean komenigarrienak aukeratu ditugu.

Lehen Bideoa:



HEZKUNTZA MOTAK


Bigarren Bideoa:

LAN EREMUAK ETA ATAZAK

Espero dugu bere laguntza baliogarria izatea eta bideo hauetatik informazio paregabe guztia ulertzea. eta eskerrik asko zuri, Goyoaga jauna, zeure lana eta materiala gure irakurleekin konpartitzea utzi diguzulako.

......................................................................................

Bideoaren ideia oso erakargarria egin zitzaigun hasieratik eta horrez gero ahalik eta azkarren jarri genuen martxan. Horretarako, pertsonai bat asmatu behar izan dugu (ANDONI GOYOAGA UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA) eta gidoi bat idatzi.

Gidoia idatzi ostean dena erreza izan da, grabatzea soilik geratzen baitzen. Horretarako, gure pertsonaiari izena eman zion taldekide berberak aurpegi bat eman dio eta antzeztuz eta YouTuben kontu baten bidez klaseak emango balitu bezala azaldu du gaia.

Oso dibertigarria da alde batetik, ikaskide bat horrelakoak egiten ikustea, eta beste alde batetik oso ondo dago teoria ikasteko, birpasatzeko baita barneratzeko ere. Espero dugu zuek bideoak ikusten gozatzea guk montatzeko prosezuan gozatu dugun antzera... EDO GEHIAGO.

Lehenengo bideoan lan egiten!

Lehenengo bideoa grabatzen ari gara! Hezkuntza motak eta Irakasle batek ona izateko bete beharreko atazei buruzkoa izango da eta horretarako Unibertsitateko Irakasle PAREGABE baten laguntza izango dugu.

Hemen duzue bere bulegoaren argazkitxo bat...




Laster bideoa ikusi ahal izango duzue!
Musu handi bat.