2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA:


Gure lehen lanerako aukeratu dugun bideoan aurpegi famatu bat ikusiko duzue, irakurleok... Andoni Goyoaga Unibertsitateko irakaslearena hain zuzen! Ikaragarria bada ere, Interneten aurkitu ditugu bere "etxean ikasi" YouTube saileko hainbat bideo, eta haien artean komenigarrienak aukeratu ditugu.

Lehen Bideoa:



HEZKUNTZA MOTAK


Bigarren Bideoa:

LAN EREMUAK ETA ATAZAK

Espero dugu bere laguntza baliogarria izatea eta bideo hauetatik informazio paregabe guztia ulertzea. eta eskerrik asko zuri, Goyoaga jauna, zeure lana eta materiala gure irakurleekin konpartitzea utzi diguzulako.

......................................................................................

Bideoaren ideia oso erakargarria egin zitzaigun hasieratik eta horrez gero ahalik eta azkarren jarri genuen martxan. Horretarako, pertsonai bat asmatu behar izan dugu (ANDONI GOYOAGA UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA) eta gidoi bat idatzi.

Gidoia idatzi ostean dena erreza izan da, grabatzea soilik geratzen baitzen. Horretarako, gure pertsonaiari izena eman zion taldekide berberak aurpegi bat eman dio eta antzeztuz eta YouTuben kontu baten bidez klaseak emango balitu bezala azaldu du gaia.

Oso dibertigarria da alde batetik, ikaskide bat horrelakoak egiten ikustea, eta beste alde batetik oso ondo dago teoria ikasteko, birpasatzeko baita barneratzeko ere. Espero dugu zuek bideoak ikusten gozatzea guk montatzeko prosezuan gozatu dugun antzera... EDO GEHIAGO.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina