2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

BAKARKAKO GOGOETA:

AMAIA:


PLE-EHUko Ning orrialdean egin behar genuen lanaren ideia hasiera batean ez zitzaidan bat ere gustatu. Normalean ez zaizkit gauzak online egitea gustatzen, eta nahiago dut paperean egitea, edo aurkezpenak eta antzekoak... Baina bueno, nire taldearekin batu ostean konturatu nintzen zelan pixakanaka pixkanaka ideia oso on asko bururatzen zitzaizkigun, eta martxan jartzen hasi ginen. Gainera, Eneko irakaslearen laguntza handia jaso dugu, beti egon delako prest, edozein momentutan, gurekin lan egiteko, gu gidatzeko, laguntzeko, etab. Izan ere, bere bulegoan molestatzen geunden ira egunero, eta berak kexarik ez! Gainera, gauzak nola egin behar genituen argi genuenean, martxan jartzerako orduan, gure tutorea izan den Ibon Gutiérrez-en laguntza izan dugu. Hau da, beti egon gara ondo komunikatuta, eta berak baliabide berriak erakusten zizkigun gure lanak martxan jartzeko [Voki, Powtoon, MovieMaker, aTubeCatcher...] eta pixka bat gidatzen gintuen, hori baitzen gehien behar genuena.

Konklusiolez, esan beharra dut pilo bat gustatu egin zaidala lana eta gainera nire taldearekin erlazio hobeagoa dut orain hasi ginenean baino. Hori DAL lanerako oso lagungarria izan da gainera, eta orain lanak egiteko online dauden baliabide pilo bat ezagutzen ditut. Primerako izan da lan hau!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina