2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

BAKARKAKO GOGOETA:

ANE:

Orokorrean, irakasle funtzioa irakasgaia nahiko ongi kontrolatzen dudala uste dut, baina lan hau egin ostean, ezagutzen nuena baino askoz gehiago ikasi dudala uste dut. Horrela ikasteko metodoa asko gustatu egin zait ez dudalako horrelakorik inoiz erabili. Hau da, nire lehen aldia izan da. Ezagutza berriak jasotzeaz aparte, aplikazio berriak erabiltzen ere ikasi dut; esaterako Prezi, Powtoon, Voki, MovieMaker, aTubeCatcher... Aplikazio berri hauek igotako Symbaloo berrian ikus deitezke; lehenengo Symbalooan aplikazio gutxi ezagutzen nituen, baina oraingoan askoz gehiago ikus daitezke. Aplikazio hauek berriak izan dira niretzako eta zenbait zailtasun aurkitu ditut, adibidez, Ning sare soziala nola zihoan harrapatzea asko kostatu zitzaidan baina gure tutorearen [Ibon Gutierrez] laguntzari esker aurrerantz joan gara. Berak lagundu gaitu arazoak ebazten ikastera, metodo berriak ikasten lana ondo egiteko, azalpenak ematen, gurekin geratzen eta hitz egiten... hau da, komunikazio bikaina izan du taldeak tutorearekin eta horri esker, lana lantzeko errazago ikusi dugu. Tutorearekin batera, Eneko irakasleak ete asko lagundu gaitu tutorialekin, klaseetan emandako informazioarekin eta azalpenekin, ESKERRIK ASKO BENETAN!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina