2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

John Ruskin

"Educar a un niño no es hacerle aprender algo que no sabía, sino hacer de él alguien que no existía".

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

NOR EDO NOLAKOA IZAN DAITEKE IRAKASLE BAT?

Irakasle bat bere jokaeraren arabera hainbat mota desberdinetakoa izan daiteke hainbat gauzaren arabera:

- Belbinen lan egiteko rolak.
- Pentsamendu estiloak.
- Garapen morala.
- Locus of control-a.
- Ikasteko estiloak.
- (...)

Jendeak horien arabera jokatzen du eta horiek baldintzatzen dute pertsonen portaera. Eta irakasleak pertsonak direnez... Horren araberakoak dira ere!

Hemen daukagu teoria pixka bati aplikaturiko eredu bat; Peio irakaslearena hain zuzen. Oso modu entretenigarri batean kontatua eta musika paregabeaz lagundua!



2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

IRAKASLE BATEN IBILBIDE PROFESIONALA.



Irakasle baten ibilbide profesionalak BOST ETAPA ditu [21, 28, 30, 40 eta 55 urteen inguruan gertatzen dena gutxi gora behera], eta etapa horiek adin berdinean ematen dira irakasle guztietan. Horiek azaltzeko modurik egokiena abesti bat sortzea iruditu zaigu, hain zuzen ere. "Ni Naiz Irakasle" deitu diogu eta hontan, etapa bakoitzean irakasleen artean ohikoenak diren pentsamenduak, sentimenduak eta eginkizunak islatzen saiatu gara. Gainera, eta zuen erosotasunerako, letra jarri dugu abestian entzuten duzuen heinean irakurtzeko aukera izateko ere. Espero dugu zuen gustokoa izatea!



YouTuben ikusteko egin ezazu click HEMEN [Bideoaren kalitatea hobea da YouTuben]

Oharra (Amaia Gómez): Nire ahotsa entzun behar izan duzuenei... ASKO SENTITZEN DUT!

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

[MOTIBAZIOA + TIPULAREN EREDUA]


Beraz, hemen dugu Aneren istorioa. Institutua bukatu zuenetik andereño bilakatu zen momenturarte gradu hori aukeratzera eraman zioten motibazio motak bereziki aztertuz. 


[YOUTUBEN IKUSTEKO EGIN CLICK HEMEN]


Gainera, Anek harritu egin gintuen tipularen ereduaren teoria asmatu egin zuenean, hura gaur egun irakaskuntzan oraindik ematen delako eta oso inportantea bilakatu zelako denbora gutxian. Baina, lasai ez baduzue horri buruz oraindik ezer entzun... Horretarako beste bideo bat sortu dugu-eta.


[YOUTUBEN IKUSTEKO EGIN CLICK HEMEN]


Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta berriz ere eskerrik asko gure bloga irakurri eta bisitatzeagatik!



♥ Musuak Aneren partez ere ♥

ANEREN ISTORIOA!

Oraintxe bertan igoko dugu Aneren istorioa eta nola heldu zen andereño izatera.

Horretarako, PREZI programaren laguntza behar izan dugu, horrelako lan eta tutorialetarako oso oso egokia iruditzen zaigun eta edonork online eskura dezakeen erreminta.


Espero dugu zuen gustokoa izatea ♥